supermerkatuko maitasuna

belmondo 1456131428847 Atera gaitezen hemendik | 2006-03-22 21:22

Supermerkatuaren segurtasun kamarari begira gelditu naiz. Beste aldean nor dagoen galdetu diot langile bati. Sorbaldekin keinu leun bat egin du. Besterik ez. Eta gomazko eskularruz beteriko kaxak jaso ditu, edo lekuz aldatu behintzat. Nik kamarari so jarraitu dut. Eta eztula leun bat egin ondoren, nire hitzaldi definitiboari ekin diot:

"Ez zaitudalako ezagutzen maite zaitut".


Utzi iruzkina: