kaioen kantua
Kaioen kantua bezalakoa naiz ni. Itsusi eta nazkagarria. Kaioek kosta garbitzen duten bezala, nik Pariseko kaleak garbitzen ditut nire itzalarekin. Tabernetan sartzen dut burua, zu han harrapatzeko zain. Baina frakasuaren besotik helduta itzultzen naiz gauero etxera. Eta pisu huts bateko goxotasunean, kaioen kantua jartzen dut binilo zahar batean.
Lo gelditu arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: