TAO TE KING (XXXVI/XXXVII) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-29 09:23

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609230647069

XXXVI

Ezer beretu nahi duenak,
lehenago zabaldu behar du.

Ezer ahuldu nahi duenak,
lehenago indartu behar du.

Ezer suntsitu nahi duenak,
lehenago eraiki behar du.

Ezer eskuratu nahi duenak,
lehenago eman behar du.

Horrelakoxe da misterioaren sakona.

Samurrak eta ahulak
gogorra eta sendoa hartzen dituzte menpean.

Arrainak ez du ur handietatik irten behar,
ezta erresumako harribitxi baliotsuenak agerian ipini ere.


XXXVII

Taok, berez eta izatez, ez ohi du ekin,
haatik, ez dago hark egina ez den ezer.

Erregeek eta printzeek
haren kideak izatea izango balute,
izakari guztiek berez eboluzionatuko lukete.
Eboluzionatzean obratzeko desioa azalduko balitz,
nik soiltasunean atxikiko nuke, izenik gabe.
Izenik gabe, soiltasunean, desiorik ez dago.
Desiorik gabe bakea egingarria da
eta mundua berez antolatzen da.


Utzi iruzkina: