TAO TE KING (XXXIV/XXXV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-28 09:37

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609145043895

XXXIV

Tao handia norabide guztietara isurtzen den
                 ibaia bezalakoa da.
Izakari guztiek izana zor diote
baina berak ez dio berori inori ukatzen.
Bere obra burutzen du,
baina ez du bere egiten.
Izakari guztiak zaintzen eta elikatzen ditu
                 hauen jabe bihurtu gabe.
Ez da handinahia,
horregatik dei diezaiokegu txiki.
Izakari guztiak harengana itzultzen dira,
hark deitu gabe,
eta horregatik handia dei diezaiokegu.

Modu horretara, jakintsuak ez dauka bere burua handitzat,
eta horrela, bere handitasuna betikotzen du.

XXXV

Irudi Handia gordetzen duena
munduaren eredu da.
Munduak ez du inolako kalterik nozitzen
eta bakean orekan eta oparotasunean dago.

Musikak eta jakiek geldiarazten dute ibiltaria,
Taok jariotzen duenak
ez dauka zaporerik.

Taori so egiteak ez du begirada gozatzen.
Taori aditzeak ez du entzumena laketzen.
Taotik edaten da eta ez da agortzen.


Utzi iruzkina: