TAO TE KING (XXXII/XXXIII) Lao Tse
XXXII
Taok, bere eternitatean, izenik ez dauka.
Bere batasunean txikien den arren,
munduak ezin du geldiarazi.
Erregeak eta printzeak
Taoren baitan baleude
izaki guztiak euren menpe leudeke.
Zeruak eta lurrak
bat egingo lukete,
ihintz eztia isur zedin.
Herria, inolako gobernurik gabe,
antolatuko litzateke berez.
Hastapenean, banandu zenean,
izakari guztiei jite emanez,
izenak izan bazituen.
Izenekin tentuz ibili zen,
eta horrela, ez da arriskatzen.
Tao unibertsoari doakio
errekak eta haranak itsasoari eta hibaiei doazkien lez.
XXXIII
Besteak ezagutzen dituena azkarra da.
Bere burua ezagutzen duena argitsua.
Besteak menpe hartzen dituena indartsua.
Bere burua garaitzen duena ahaltsua.
Kontentatzen dena aberatsa da.
Etengabe saiatzen dena borondatetsua.
Bere tokian irauten duena luzaz bizi da.
Hiltzen baina ahitzen ez dena eternoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: