TAO TE KING (XXXIII/XXXIV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-30 09:16

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609316875952

XXXVIII

Goiko bertutea ez da bertutetsua izateagatik harrotzen,
horixe da bere bertutea.
Beheko bertutea bere bertuteaz harrotzen da,
eta horregatik ez da bertutetsua.
Goiko bertuteak ez ohi du ekin
ezta lortu beharreko xederik edukitzen ere.
Beheko bertuteak ekin ohi du
eta xedeak lortzeko beharra badauka.

Goiko bertuteak ekin ekiten du
eta ez dauka xederik.
Goiko justiziak ekin ekiten du
eta xedeak badauzka.
Goiko erritoak ekin ekiten du
eta, ez badu erantzunik jasotzen, indarrez dihardu.

Hartara, Tao galdurik, bertutea dago.
Bertutea galdurik, ontasuna dago.
Ontasuna galdua, justizia.
Justizia galdua, erritoa.

Erritoa fideltasunaren itxura besterik ez da,
desordenu ororen sorburua da.
Ezaguera Taoren lorea besterik ez da,
ergelkeriaren jatorria da.
Horrela, jende handiak
sakonari so egiten dio
eta ez axalekoari.
Fruituari heltzen dio eta ez loreari,
hau baztertzen du eta hura lehenesten.

XXXIX

Antigoalean batasuna iritsi zutenak:
Zeruak, bere batasunean, argitasuna lortzen du.
Lurrak, bere batasunean, bare-bare biratzen du.
Espirituak, bere batasunean, ahaltsuak bilakatzen dira.
Harana, bere batasunean, berriz ere mardultzen da.
Izakari guztiak, beren batasunean, ugaltzen dira.
Printzeek eta subiranoek, beren batasunean,
              mundua gobernatu dezakete.

Zerua argia ez balitz, desegingo litzateke.
Lurra egonkorra ez balitz, amilduko litzateke.
Espirituak ahaltsuak ez balira, hilko lirateke.
Harana mardulduko ez balitz, desagertuko litzateke.
Izakariak ugalduko ez balira, amaituko lirateke.
Printzeak eta erregeak gailenduko ez balira,
gobernua galduko lukete.

Horiek horrela, nobleziak bilaukerian du bere erroa.
Goia beherean oinarritzen da.
Horregatik, subiranoek “umezurtza”, “ez-duina”, “txiroa”
                 deitzen diete beren buruei.
Ez al da hori, xumea euren erroaren jatorritzat jotzea?

Guztizko ohorea, berori gura nahi ez duenarena da.
Ez da jadea bezalakoa gura izan behar,
uharri arruntena bezalakoa izatea baizik.


Utzi iruzkina: