TAO TE KING (XXVI/XXVII) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-22 10:44

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1608630619128

XXVI

Astuna arinaren kausa da.
Baretsuak higitsua menperatzen du.
Horrela, jakintsua, bidaian doanean
ez da karabanatik aldentzen.
Gauza bikainak biziki laketzen bazaizkio ere,
          bera bere bakeari lotzen zaio eta handiago egiten da.
Nolatan joka dezake arinkeriaz
inperioan milaka gurdiren jabeak?

Arinki jokatzen duenak
bere boterearen iturburua galtzen du.
Itsusten denak
bere burua galtzen du.

XXVII

Ibiltari onak ez du arrastorik uzten.
Hizlari onak ez du iraintzen ez bere burua nahasten.
Kontulari onak ez du kalkulu tresnarik behar.
Sarrailari onak ez du morroilorik ez barroterik erabiltzen,
eta inork ez dezake hark zarratua ireki.
Ongi lotzen duenak ez du soka ez korapilorik erabiltzen,
eta inork ezin dezake hark lotua deslotu.

Horrela, jakintsuak, gizakiei laguntzen diena betiere,
ez ditu horiek arbuiatzen.
Jakintsuak, gauzak beti kontserbatzen dituena,
ez ditu horiek abandonatzen.
Argiak itsuturik dagoela esaten da berari buruz.
Horregatik, gizaki onak ez du bere burua gizakion maisu
jotzen;
eta ona den gizakiak ontzat jotzen ditu gizakion gauzak.

Gizakion gaitasuna ez maitatzea, maisutasuna ez maitatzea,
eta ezjakinarena egitea, argitsua izanik,
hori da gauza miragarri guztien sekretua.


Utzi iruzkina: