TAO TE KING (XXIV/XXV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-21 10:56

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1608545022379

XXIV

Oin-puntetan egoten denak ez du luzaz irauten zutik.
Urrats luzeak ematen dituena ez da oso urrun joan ahal.
Burua nabarmentzen duenak ez du argirik nahiko.
Bere burua laudatzen duenak ez du distirarik.
Bere burua goratzen duenak ez du osperik merezi.
Bere burua loriatzen duenak ez du heldutasuna iristen.

Taorentzat, gehiegikeria hauek,
denoi nazka ematen diguten janari hondar eta arakaitzak
             bezalakoak dira.

Horregatik, Taoren jabe denak
ez du horietan erreparatzen.

 

XXV

Zerua eta lurra baino askoz lehenago
jadaneko bazen izan, izaki esanezina.
Izaki isila eta hutsa da, askea,
aldaezina eta bakartia.
Alde orotan dago
eta agortezina da.
Unibertsoaren Ama izan daiteke.
Ez dakit bere izena,
baina Tao deritzot.
Izendatzen ahalegintzen banaiz,
“handia” deritzot.
Handia da zabaltzen delako.
Bere zabalpenak urrun darama.
Urruntzeak itzularazten du.

Tao, beraz, handia da, zerua nola halaxe da bera.
Lurra handia da, baita gizakia ere.
Unibertsoan lau izakari dira handi,
eta erresumako gizakia horietako bat da.

Gizakiak lurrekoaren legeari darraio.
Lurrak zerukorenari.
Zeruak Taorenari.
Eta Taok bereari.


Utzi iruzkina: