TAO TE KING (X/XI) Lao Tse
 
        X
Gorputz eta arima batzea 
bereiz ezin daitezkeen multzoan. 
Arnasari eustea, jaio berri batena 
bezain pausatua bihurtuz. 
Ikusmena araztea 
garbi-garbia utziz. 
Herria maitatzea eta estatua gobernatzea 
ez-egitea praktikatuz. 
Zeruko ateak irekitzea eta ixtea, 
emakumeak antzo izanez. 
Oro ezagutzea eta ulertzea
 adimena erabili gabe. 
Sortaraztea eta haztea, 
bere egin gabe sortaraziz, 
deus eskatu gabe obratzea, 
gidatzea azpiratu gabe, 
horratx bertute handia.
XI
Hogeitamar erradio gurpil baten erdian 
bateratzen dira, 
baina bere hustasunak 
egiten du gurdia erabilgarri.
Buztina moldatzen da ontzia egiteko, 
baina bere hustasunari esker 
da erabilgarria.
 
Ateak eta leihoak irekitzen dira 
etxearen paretetan, 
eta hustasunak egiten du berau habitagarri. 
Izatean zertzen dugu gure nahia, 
baina ez-izateari dagokio erabilgarritasuna.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: