TAO TE KING (XVI/XVII) Lao Tse
XVI
Hustasun osoa erdiesten du
bakea iraunarazteko.
Gauza ororen agerpen zaratatsuetatik
behatzen du bere itzulera.
Izaki guztiak tarrapataka hazten dira,
baina gero, nor bere sustraietara itzultzen da.
Nor bere sustraietara itzultzea atsedena kausitzea da.
Atseden hartzea bere zorira itzultzea da.
Bere zorira itzultzea eternitatea ezagutzea da.
Eternitatea ezagutzen ez duenak
bere zoritxarrera itsumustuka egiten du bide.
Eternitatea ezagutzen duenak
denei egite die leku.
Denak onartzen dituena guztiahalduna da,
guztiahalduna dena zerutiarra,
zerutiarra dena Tao bezalakoa da,
eta Tao bezalakoa dena iraunkorra.
Bere bizia itzali arren, ez da hiltzen.
XVII
Gobernari handia oharkabean paseatzen da herrian barrena.
Hau, herriak maitatua eta goretsia denak ordezkatua da.
Ondoren, beldurra eragiten duenak gobernatzen du.
Eta azkenik, mespretxatuak.
Konfiantza osoa ez badago,
mesfidantza erdiesten da.
Gobernari handiak ez-egitea praktikatzen du
eta horrela, obra amaituaren ostean arrakasta dator.
Orduan, herriak uste du bere legearen arabera bizitzea
badagoela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: