TAO TE KING (XVIII/XIX) Lao Tse

XVIII
Tao alde batera uzten denean
ontasuna eta justizia azaltzen dira.
Adimena eta zuhurtasuna tarteko direlarik
hipokrita handiak agertzen dira.
Sei senideen artean adiskidetasunik ez dagoenean,
seme-alabenganako pietatea eta maitasun ama-aitatiarra
behar-beharrezkoa da.
Erresuman erreboltak daudenean,
menpeko onaren zintzotasuna asmatzen da.
XIX
Jakinduria eta ezaguera errefusa itzazu,
eta ehun bider gehiago probestuko da herria.
Errefusa ezazu onginahia eta uxatu justizia,
eta herria pietatera eta maitasunera itzuliko da.
Errefusa itzazu trebezia eta honen etekina,
eta ez da lapurrik ez gaizkilerik izanen.
Alta bada, hiru arau horiek ez dira aski.
Horregatik, egiezu kasu errazari eta benetakoari,
zure zeurekoikeria murriztu eta nahikariak mugatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: