TAO TE KING (XL/XLI) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-31 09:20

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609403248026

XL

Itzultzea da Taoren mugimendua.
Ahuleria da bere agerpena.
Izakari guztiak Izanetik sortu dira
eta Izana ez-izatetik.


XLI


Taori buruz mintzatzen entzuten duen
goiko espirituak arduraz jarduten du.
Taori buruz mintzatzen entzuten duen
nola-halako espirituak berau gordetzen du, hala nola galdu.
Taori buruz mintzatzen entzuten duen
beheko espirituak algaraka egiten du barre.
Eta, barre horrengatik, ezagutzen da Taoren handitasuna.

Erran zaharrak hala dio:
Taorekin argitzea iluntzea bezala da.
Taorekin aurreratzea atzeratzea bezala da.
Taorekin handitzea arrunta bihurtzea bezala da.
Goiko bertutea haraneko zulogunea bezala da.
Gorengo xalotasuna ignominiaren antzerakoa da.
Bertute handia ez da nahikoa.
Bertute finkatua arduragabea da.
Bertute aratzena adulterioa bezalakoa da.

Tao angelurik gabeko lauki handi baten tankerakoa da,
patxadaz lantzen den ontzi handi baten taxukoa,
tonu eskaseko doinu handi baten antzekoa,
eiterik gabeko gorputz handi baten neurrikoa.
Tao isila eta izen gabekoa da.
Alta, Tao eskuzabala da eta izakari guztiak osatzen ditu.


Utzi iruzkina: