TAO TE KING (XLVIII/XLIV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-06 09:15

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609921281907

XLVIII

Ikasketen bidez osatzen gara egunez egun.
Tao dela medio berriz, egunez egun, gutxitzen gara.
Gero eta gutxiago eginik
ez jardutera iristen gara.
Jardun gabe
oro egiten dugu.

Mundua ekintzarik gabe bereganatua izan da beti.
Ekintza ez da aski mundua irabazteko.

XLIX

Jakintsuak ez du espiritu iraunkorrik.
Herriaren espiritua egiten du bere.

Maite ditu zintzoak
baita zintzoak ez direnak ere,
eta horrela ontasuna bere egiten du.

Jende zintzoaz fidatzen da,
baita zintzoaz ez direnez ere,
eta horrela fideltasuna erdiesten du.

Jakintsua guztion baitan bizi da.
Guztiak biltzen ditu bere espirituan.

Herriak harengana itzultzen ditu bere begiak,
baita belarriak gerturatu ere,
eta jakintsuak umeak antzo tratatzen ditu.


Utzi iruzkina: