TAO TE KING (XLIV/XLV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-03 10:20

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1609666140080

XLIV

Zer da gure izatean barnerakoiagoa,
ospea ala gorputza bera?
Zer da estimagarriagoa,
osasuna ala aberastasuna?
Zerk ematen digu min gehiago,
gauza bat irabazteak ala beste bat galtzeak?

Bere izena biziki estimatzen duenak
bere maitasuna xahutzen du.
Anitz biltzen duenak anitz galtzen du.
Gutxirekin kontentatzen dena ez da sekula iraindua.
Bere buruari eusten dionak ez du perilik jasaten
        eta luzaro biziko da.

XLV

Perfekzio handienak inperfektu itxura du,
baina bere ekimena agortezina da.
Betetasun handienak hustasun itxura du,
baina bere ekimena agortezina da.
Zuzentasun handiena okerra da itxuraz,
trebetasun handiena traketsa,
bokantza handiena desegokia.

Higidurak hotza azpiratzen du,
gelditasunak beroa.

Gelditasun osoa munduaren araua da.


Utzi iruzkina: