TAO TE KING (XLII/XLIII) Lao Tse
XLII
Taok Bata sorrarazten du,
Batak bia, biak hirua.
Hiruak izakari guztiak sorrarazten ditu.
Izakari guztiek daramate itzala beren bizkarrean
eta argia besoetan.
Eta ezerezaren hatsak armonia ezartzen du.
Gizakiak gaitzesten duena,
bakardadea, pobrezia, duintasun eza,
subiranoek eskatzen duten titulua da.
Murrizten dena handitzen delako
eta handitzen dena murrizten baita.
Neronek besteek erakusten dutena erakusten dut:
“Gizaki bortitza ez da berez hilko”.
Horixe ene irakasbidearen erakuslea.
XLIII
Munduko bigunena gogorrenari gailentzen zaio.
Ezereza zirrikiturik ez dagoentxotik sartzen da.
Horregatik, ezagutzen dut jardun ezaren balioa.
Hitzik gabeko irakaskuntza.
Jarduerarik gabeko efikazia.
Munduan inor gutxik konprenitzen ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: