TAO TE KING (XII/XIII) Lao Tse
XII
Bost koloreek itsutzen dute gizakia...
bost soinuek gortzen...
bost zaporeek sorgortzen...
arineketak eta ehizak nahasten...
Ondasunek usteltzen.
Horregatik, jakintsuak sabelari egiten dio abegi
eta ez begiari,
horregatik, honi egiten dio uko eta hura lehenetsi.
XIII
Zoriak eta zorigaitzak berdin arduratzen gaituzte.
Ondasuna, geure gorputzaren gisakoa, minsorra da.
“Zoriak eta zorigaitzak berdin arduratzen gaituzte” delakoak
zer esan nahi du?
Zoriak goratzen gaitu eta zorigaitzak abailtzen.
Zoria geureganatzea ardura dugu, baita zoria galtzea ere.
Horixe da “zoriak eta zorigaitzak berdin arduratzen gaituzte”-naren esangura.
“Ondasuna, geure gorputzaren gisakoa, minsorra da”
delakoak zer esan nahi du?
Mina izatearen kausa neure gorputza da.
Izan ez baneza,
zer mina senti nezake?
Horregatik, mundua eta bere gorputzaren ondasuna berdin
estimatzen dituenak,
mundua goberna dezake.
Mundua bere gorputza legez maite duenak
munduaren ardura har dezake.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: