TAO TE KING (VIII/IX) Lao Tse
VIII
Goreneko ontasuna ura bezalakoa da.
Ura orotarako da mesedegarria eta ez zaio ezeri oldartzen.
Gizakiak gehien arbuiatzen dituen
lekuetan egoten da, eta, hartara,
Taoren ondo-ondoan dago.
Horregatik, goreneko ontasuna horrelakoa denez gero,
bere lekua egokia da.
Bere bihotza sakona. Bere espiritua emankorra.
Bere hitza egiazkoa.
Bere gobernamendua zuzena.
Bere lana perfektua.
Bere ekintza aproposa.
Eta inori oldartzen ez zaionez,
ezer ez zaio aurpegiratzen.
IX
Hobe amore ematea, eskuan ontzi bat
beterik isuri gabe atxikitzea baino.
Atsedenik gabe erabiltzen eta zorrozten
dugun ezpata azkar kamusten da.
Urrez eta jadez beteriko aretoa
ezin dezake inork babestu.
Bere ondasunez harrotzen denak
bere tamala erakartzen du.
Amaitutako obra agurtzea,
eta lortutako ospeari adio egitea,
horratx zeruko legea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: