TAO TE KING (LXXXI) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-02-02 08:27

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1612250999373

LXXXI

Egiazko hitzak ez dira atseginak,
eta atseginak ez dira egiazkoak.

Jende zintzoak ez du eztabaida gustuko,
eta eztabaidan tematzen dena ez da jende ona.

Jakintsua ez da eruditua
eta eruditua ez da jakintsua.

Jakintsuak ez du dirua pilatzen
eta ondokoei eskainiz
aberasten da.

Zeruko bideak mesede egiten du eta ez kalte.
Jakintsuaren araua obratzea da gudukatu gabe.

 

* * *


Utzi iruzkina: