TAO TE KING (LXXX) Lao Tse
LXXX
Erresuma txiki batek, populazio gutxikoak,
ez lituzke bere bitarteko guztiak erabili behar.
Bizilagunek herioari beldurra edukiko zioten
eta ez ziren txango luzetara abiatuko.
Bankuak eta gurdiak eduki arren,
ez zituzten erabiliko.
Korazak eta armak eduki arren,
ez zituzten agertuko.
Herriak sokak estekatzeari
ekinen lioke berriz ere.
Bere janaria goxoa kausituko zuen,
egokiak bere arropak,
baketsuak bere etxeak,
paguak bere ohiturak.
Erresuma auzo bietan,
hain hurbilekoak ezen beren oilarrek eta zakurrek
elkar entzungo zuketela,
jendeak oso zahar hilko lirateke
elkarri sekula bisitarik egin gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: