TAO TE KING (LXXVIII) Lao Tse
LXXVIII
Ezer ez dago munduan ura bezain bera.
Baina ezer ez dago gogorraren aurka ura bera bezain.
Bigunak gogorra menperatzen du,
ahulak sendoa.
Inori ez zaio ezezagun egia hori
baina inork ez du praktikatzen.
Horregatik jakintsuak honela dio:
Erresuma bateko gaitz guztiak bere gain hartzen dituenak
haren subiranoa izatea merezi du.
Erresuma bateko gaitz guztiak berekin eramaten dituena
Inperioaren subiranoa izan daiteke.
Egiaren hitzek paradoxikoak dirudite.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: