TAO TE KING (LXXVII) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-26 08:00

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1611644774828

LXXVII

Zeruko bideak arkua
tenkatzen duenaren antza du:
goia apaltzen du eta apala goititzen,
soberakina txikiagotzen du eta gabezia osatu.

Zeruko bideak
sobera duenari kentzea da
eta eskas duenari ematea.
Gizakiaren bidea,
haatik, oso bestelakoa da:
eskas duenari kentzen dio
eta sobera duenari ematen.

Nork eskaintzen dio munduari sobera duen oro?
Tao duenak ez bestek.

Jakintsuak egin egiten du
eta ez du atxikitzen,
ez du bere obraren truk deus eskatzen
eta bere jakituria edukitzen du isilean.


Utzi iruzkina: