TAO TE KING (LXXIX) Lao Tse

LXXIX
Bakea etsai handien artean egiten den arren,
elkarrekiko gorrotoak irauten du.
Ona al da hau?
Jakintsuak hitzarmen baten parte txarrena nahiago izaten du,
eta ez ditu besteak auzitara eramaten.
Bertutedunak hitzartuari men egiten dio,
bertuterik gabeak bere garaipenari eusten.
Zeruko bideak ez du inor faboratzen,
baina gizaki onari egiten dio mesede betiere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: