TAO TE KING (LXXIV) Lao Tse

TAO TE KING (LXXIV) Lao Tse Begizolia | 2021-01-23 08:22

TAO TE KING (LXXIV) Lao Tse

LXXIV

Herriak herioari beldurrik ez badio,
nolatan heriotzaz izutu?
Baina herioari beldurra badio –horren beldur baita betiere–
eta legea bortxatzen duena harrapatua eta hila izan badaiteke,
nor ausartuko da kalte hori egiten?

Heriotza borreroaren berezko zeregina da, ez beste inorena,
haren ordez hiltzen duenak
–zurgina bere lanabesaren erabileran ordezkatzea bezala da–
sarri askotan zauritzen du eskua.


Utzi iruzkina: