TAO TE KING (LXXIII) Lao Tse
LXXIII
Adoreak ausarta heriotzara darama.
Zuhurrari adoreak bizia babesten dio.
Bata kaltetua da eta bestea saritua.
Kaltetua izaten denari buruz…!?
Nork daki zeruaren zioez?
Horra jakintsuaren zalantza.
Zerurako bidea urratzea
gudukatu gabe garaitzea da,
hitz egin gabe ihardestea,
hots egin gabe erakartzea,
eta agitatu gabe jardutea.
Zeruko sarea zabala da
eta sare zabalak baditu ere,
deus ez zaio joaten, halere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: