TAO TE KING (LXXI) Lao Tse

TAO TE KING (LXXI) Lao Tse Begizolia | 2021-01-20 08:19

TAO TE KING (LXXI) Lao Tse

LXXI

Jakitun izan, horretaz jabetu gabe, horra hor perfekzioa.
Jakin ez eta bere burua jakintsutzat jotzea,
horra gaizkia.

Nork bere gaitza ezagutzea
gaizkia uxatzeko modua da.
Jakintsuak ez darama gaizkia bere baitan,
ez du eramaten
ezagutzen duelako.


Utzi iruzkina: