TAO TE KING (LXX) Lao Tse

TAO TE KING (LXX) Lao Tse Begizolia | 2021-01-19 07:57

TAO TE KING (LXX) Lao Tse

LXX

Ene eleak erraz dira entelegatzen
eta erraz erabiltzen.
Alta, nehork ez ditu munduan konprenitzen,
ez nehork erabiltzen.

Ene eleek badute funtsa
eta ekintzek beren jabea.
Alta, nehork ez ditu ezagutzen
ezta nehork ni ezagutzen ere.

Banaka batzuk dira jarraitzaileak,
horixe duzu garrantzizkoena.
Jakintsuak harri bitxiak gordetzen ditu
                paparrean,
jantzi higatuen azpian.


Utzi iruzkina: