TAO TE KING (LX/LXI) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-13 07:53

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1610521182527

LX

Estatu handi bat
arraintxoak frijitzen diren ardura berberaz gobernatzen da.
Mundua Taoren eskutik gobernatzen bada,
hildakoen arimak ez dira beren ahalmenaz baliatuko.
Ez, arimak ez direlako espirituak bihurtuko,
hauek gizakiei minik emanen ez dietelako baizik.
Espirituek ez diete gizakiei minik emanen,
ezta jakintsuak ere.
Ez badiote elkarri minik ematen,
bertuteak biak batzen ditu.

LXI

Erresuma handia erreka sakon bat da,
den-dena harantz jariatzen da.
Munduko emea da.

Emeak, bere geldotasunean, arra menperatzen du
            eta behean geratzen da.
Erresuma handia txikiaren aurrean apaltzen da,
eta horrela beretzen du.
Erresuma txikia handiaren aurrean apaltzen da,
eta horrela handitzen da.
Lehena bere burua apaltzen gailentzen da
eta bestea behean geratzen.
Erresuma handiak batu eta sortu egin nahi du.
Erresuma txikiak balio nahi izaten du.
Bien onerako eta beren nahien erdiesteko,
handienak behean egon behar du.


Utzi iruzkina: