TAO TE KING (LXIX) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-18 08:03

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1610953604631

LXIX

Erranera zahar batek honela dio:
“Hobe arrotza izatea anfitrioia baino.
Hobe oinkada bat atzera egitea
urrats ñimiño bat aurreratzea baino”.

Horri, abantzatu gabe
aurreratzea esaten zaio,
besoak erabili gabe atzera botatzea,
zauritu gabe ihardestea,
armarik gabe garaitzea.

Ez dago arrisku handiagorik
etsaia gutxiestea baino.
Horrela arriskatzen da altxorra.
Horregatik, gerrak nahigabetuen armada,
garaile jalgitzen da.


Utzi iruzkina: