TAO TE KING (LXII/LXIII) Lao Tse
LXII
Tao izaki guztien baitakoaren sakonena da.
Gizaki onaren toki aparta,
eta ona ez denaren babestokia.
Hitz ederrek ospea irabazten dute,
ekintza ederrek gizakia goratzen dute.
Horrela, enperadorea koroatzean, eta bere hiru
ministrariak izendatzean,
eskuetan jadea eraman,
edota koadriga presentatu baino,
hobe Taorekin konplitzea.
Antzinakoek Tao estimatzen zuten, ezen bere
ondasunaren bila aritzen denak, errua hastantzen du.
Horregatik beragatik da munduko baliotsuena.
LXIII
Ekin eta ez ekin,
egin eta ez egin,
gozo eta geza,
handi eta txiki,
asko eta gutxi,
den-dena gobernatzen du bertuteak.
Alde errazenetik oldartzen zaio zailtasunari,
txikienetatik hasita ekiten dio, berriz, handiari.
Gauza zailenak erraza denari ekinez bururatzen dira,
gauza handienak, berriz, txikienari helduz.
Jakintsuak ez die asmo handiei ekiten,
horretan datza bere handitasuna.
Aise prometatzen duenak sinesmen gutxi merezi du.
Dena erraz iruditzen zaionari
den-dena zailtzen zaio.
Horregatik, jakintsuak dena jotzen du zailtzat,
eta ez du ezer zaila kausitzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: