TAO TE KING (L/LI) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-08 08:05

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1610089899738

L

Bizitzea heltzea da eta hiltzea itzultzea.
Hamar gizakietatik hiruk bizitzarantz bide egiten du.
Hamar gizakietatik hiruk heriotzarantz bide egiten du.
Hamar gizakietatik hiruk bizi-minez galtzen du bizia.

Nola iraun dezake bizirik hamargarren gizakiak?

Entzuna dut esaten ezen bere burua ongi zaintzen duenak
ez diola errinozeroari beldurrik,
ezta tigreari ere,
eta armarik gabe konbatitzen dituela.

Errinozeroak adarraz non kausitzerik ez dauka,
ez eta tigreak bere hatzaparrak non finkatu,
ez eta armak bere ahoa non kamustu.
Zergatik?
Bere baitan ezer hil ezin baita.



LI

Taok sorrarazten du.
Bertuteak sustatzen du.
Materiak konformatzen du.
Energiak hobetu egiten du.

Horregatik, izakari guztietatik
bat bera ez dago
Tao beneratzen ez duena
ezta bertutea estimatzen ez duena ere.

Taori benerazio hori,
eta bertutearen onespena,
ez dira inposatuak
betiereko berezko joerak baizik.

Taok berak sorraraziak direnez gero,
bertuteak sustatzen,
kozkortzen, hobetzen,
gordetzen, umotzen
eta gerizatzen ditu.

Hazi eta sorrarazi,
sorrarazi bere egin gabe,
musu-truk obratu,
menperatzeke gidatu,
horixe bertute handia.


Utzi iruzkina: