TAO TE KING (LIV/LV) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2021-01-10 09:04

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1610266069269

LIV

Ongi landatua dena ez da errotik erauziko.
Ongi uztartua dena ez da askatua izango.
Seme-alabek eta ilobek sakrifizioak eskainiko dizkiete
                    arbasoei kosta ahala kosta.

Bere baitan lantzen badu
bere bertutea benetakoa izango da.
Senitartekoen artean lantzen badu
bere bertutea oparoa izango da.
Bere herrikideen artean lantzen badu
bere bertutea handia izango da.

Estatuan lantzen badu
bere bertutea ahaltsua izango da.
Munduan lantzen badu
bere bertutea izango da unibertsala.

Horregatik, besteak ezagutzen ditu berez;
senitartekoak ezagutzen ditu bere senitartekoen
                    bertuteengatik;
herriak ezagutzen ditu bere herriaren
                    bertuteengatik;
estatuak ezagutzen ditu bere estatuaren
                    bertuteengatik;
mundua ezagutzen du munduaren
                    bertuteengatik.
Nola jakin mundua horrela ezagutzen dela?
Horrexegatik berarengatik.

LV

Bertute gorena erdiesten duena
jaioberriak antzo da.
Narrasti pozoitsuek ez diote ziztatzen.
Basapiztiek ez diote erasaten.
Hegazti harrapariek ez dute atzitzen.

Hezurrak bigunak dauzka
eta zainak indargeak,
baina tinko heltzen du.
Ez du ezagutzen sexuen bat-egitea,
baina espermaren betetasun osoa dauka.
Egun osoa ematen du garrasika;
baina ez da erlasten;
armonia hobezina da.

Armonia ezagutzea betikotasunak joa izatea da.
Betikotasuna ezagutzea argiak joa izatea da.
Bizitza biziagotzea kalterakoa da.
Adorea kontrolatzea sendotasun ezaugarria da.

Izakariak, heldutasuna erdietsi dutenean,
zahartzen hasten dira.
Taoren aurkakoa den orori gertatzen zaio.
Eta Taoren aurkakoa arin amaitzen da.


Utzi iruzkina: