TAO TE KING (LII/LIII) Lao Tse
LII
Izana daukan guztiak izan zuen sorburu:
munduaren ama.
Ama ezagutzen duenak
seme-alabak ezagutzen ditu.
Seme-alabak ezagutzen dituenak
ama babesten du.
Zirrikituak kukutu itzazu,
ateak itxi,
eta akitu gabe biziko zara.
Zirrikituak ireki itzazu,
betebeharrak gehitu,
eta bizi osoa babesik gabe izanen zara.
Ttipia ikustea
argitasuna izatea da,
ahul egotea
sendotasuna.
Argia erabiltzea
argitasunera itzultzeko
eta gorputza kalte orotik babestea
eternitaterako janztea da.
LIII
Jakituria eduki nahi nuke
bide handian barrena abiatu ahal izateko
desbideratzeko beldurrik gabe.
Bide handia laua da, haatik,
jendeak bidexkak hobesten ditu.
Orotariko Gortea naharo da,
haatik, larreak belar zikinez beteta daude
eta bihitegiak huts-hutsak.
Luxuzko arropak janztea,
ezpata zorrotzak gerrikatzea,
jaki gozoaz eta edariaz asetzea,
altxor ederrak atxikitzea,
lapurtzea bezala da;
ez da Tao.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: