TAO TE KING (V) Lao Tse
V
Unibertsoak ez du sentimendurik;
izakari guztiak lastozko zakurren antzekoak dira berarentzat.
Jakintsuak ez du sentimendurik;
berarentzat herria lastozko zakur baten antzekoa da.
Unibertsoa hauspoa bezalakoa da,
hutsa, baina inoiz ez ahitua.
Zenbat eta gehiago astindu
orduan eta emankorragoa da.
Gehien mintzo denak
gutxien entelegatzen dio.
Hobe berean barnebiltzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: