TAO TE KING (IV) Lao Tse

IV
Tao hutsa da,
ase ezina,
eta horregatik, bere ekintzan nekagaitz.
Bere sakontasunean datza
izakari guztien iturburua.
Bere lazturak leuntzen ditu,
anabasa uxatu, ospea egokitu,
eta hautsarekin bat egiten du.
Bere sakontasuna dela-eta betiereko dirudi.
Ez dakit nork sortu zuen,
baina jainkoak baino antzinagokoa da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: