TAO TE KING (II) Lao Tse

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2020-12-02 08:23

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1606894091354

II

Mundu guztiak hartzen du ederra edertzat,
eta horregatik ezagutzen du zer den itsusia.
Mundu guztiak hartzen du ongia ongitzat,
eta horregatik ezagutzen du zer den gaizkia.

Izan ere, izanak eta ez-izanak elkar ernarazten dute,
errazak eta zailak elkar osatzen.
Laburra eta luzea elkarren segidan lerrokatzen dira,
goia eta behea hurbiltzen.
Soinua eta doinua euren artean harmonizatzen dira.
Iragana eta geroa bata besteari jarraitzen zaizkio.

Horregatik, jakintsuak ez-obratzearen jokabidea hartzen du
eta hitzik gabeko irakaspena praktikatzen.

Hark parte hartu gabe agertzen dira izakari guztiak.
Ez du ezer ebasten ez errefusatzen.
Ez du bere obrengatik saririk espero,
ezta obra amaitua beretzat hartzen,
eta horregatik, bere obrak dirau bere baitan.


Utzi iruzkina: