TAO TE KING (I) Lao Tse

TAO TE KING   (I)  Lao Tse Begizolia | 2020-12-01 07:43
1

TAO TE KING   (I)  Lao Tse

I

 

Adierazi daitekeen Tao
ez da benetako Tao.

Eman dakiokeen izena
ez da bere benetako izena.

Izenik gabe unibertsoaren etorburua da;
eta izenarekin izakari guztien ama da.

Ez-izatetik entelegatzen dugu bere esentzia;
eta izatetik bere itxura besterik ez dugu ikusten.

Biek ala biek, izan ala ez-izan, iturburu bera dute,
izen desberdina izan arren.
Bere nortasuna misterioa da.

Eta misterio horretan topatzen da
harrigarri ororen bidea.


Utzi iruzkina: