Polly & Jone: triki, triki, triki… trikitixa jo, joder!

Pleibak
Miren Amuriza
Susa, 2024
Polly & Jone bikoa, Alaitz eta Maider trikitilarien alter ego izan liteke. Dateke. Edo! Biak ala biak dituzue Pleibak nobelaren protagonista nagusiak. Berau leitu ostean, burua putxero baten modura daukat, alai eta minak jota, bi sentimen bi, aldi berean. Agarreko –Ganekortako– lapiko baten antzera dekot burua. Bai horxe! Nire pentsamendua naiz, beraz, lapiko-pertza moldeko bat naiz. Mainak egin barik explosiño moduko bat sentitzen dot barruen. Oi pleibak pleibak pleibak... Kantuan aritu nahian, kanta jakin gabean.
Miren Amurizaren Pleibak leitu dot, to. To eta no! Eta entzun dot. Aditu dot bere. Play eta Back ari nazu, Polly. Playback gogorra duzu, Jone. Joder Jone. Jolasean ari naun, aurrera egin ezinik. Ostias. Lau ataleko 40 kapitulu irakurri eta burua mazurka bat legetxe dekot: artaburu alaena. Ez naun aditzak berak bateratzeko gai edo jai, edo gay. Saia nadin, ondikotz.
Pleibak irakurri ahala, arto-burua irakurri legez, Resurreccion Maria de Azkueren Euskaleŕiaren Yakintza (Literatura popular del Pais Vasco) Costumbres y Superticiones liburutzarraz akordatu naiz. Izenburu luze-luzeko hori, lau tomotan ekarria. Ostras Pedrin! El Alcazar una puta mierda.
Arabiarrak ez al ziren Agarrera ailegatu, bada? Bai edo ez? Edo ez, bai! Arabarrak ez al ziren arabiarrak izan? Araba, alegia. Eta Nafarroa bera bere? No seas muerdo Asurmendi. (Hire) irakurlea asper-asper eginda zegok jada, Pleibak honen gaineko hire komentario-iruzkin honi buruzko jarduna hasi orduko. Resurreccion Maria berpiztuko balitz, zer esango luke? Nahikoa eta larregi, to!
Tira, bada, hauxe ere erranen luke, más o menos: Monster Familyk Agarre inbaditu du, Jainkoarren. Milenarismo vascoa hilda dago horda milenarista berri honek akabatua. Kristautasunak berea egin du bere. Noiz hasi zen dekadentzia hau guztia hau? Hara, antza denez y segun parece, Arremiñeko osinera behor-hezurrak jaurtitzetik Morora jaistera pasa zineten en un santiamén –milurteko berriaren euskaldun gaizo galdu horiek, hots–. Vade retro satanas! Perbertitu halakoak!
Kolokatu nadin ongi, Polly. Kokatu barik, ordea. Aditu ongi, Polly. Erran dizut lehenago ere, jadaneko, baina hara, badoa otra vez y nuevamente: “Nire arbasoetako zenbatek egin behar izan ote dute arineketan otso-lekuetatik bizirik irteteko, nik iheserako sena hain garatuta eduki dezadan”.
Hori duzu Jone. Horrelako berbak darabiltza. Holakoa duzu, hamasei urteko neskato malapartatua. Mal aparcada, joder. Aurkezpen eta mierda hauekin enrrollatu nan: nan bai. Nak, Olabe. Nak Adri. Nan Marge Simpson. Halaxe edo halatsu egiten du Jonek berba.
Simpsondarrek euskerie entenditzen duzue, ezta? Guk english delakoa understand egiten dogu, no te jode. Baita euskalenglihs mintzo ere. Ez gara zuberotarrak baina zuberera entelegatzen dogu, doike! Joder!
Agarretik Berriz ikusten da. Berriz herria, alajaina. Baita mundu osoa bere. Ezin dozue nobela hau ulertu eta are gutxiago entendidu Jonen amama ezagutu barik. Lasai Jone, lasai Polly hi ere, ez dut espoilerrik egingo. Bidenabar eta de paso, Azkue Jaun txit horri, zuri bai: espoiler berba –berba hitza eta ele hala berean–, sano euskarazkoa duzu daborduko, euskara batua, txo. Euskaldunok bateratzeko ez ezik, mundutar guztiak batzeko sorturiko euskeria.
Pleibak delako hau VHS bat balitz legez ari naiz errebobinatzen, eta hara, Largo nor den erratea pasa zait. Que poco fundamento, ostras! Largo da istorio hau, Pleibak nobela alegia, pinadiko likaz kolatzen duena. Bueno si pega bien y si no también. Isis and Pandora. Polly & Jone. Elemental mi querido Largo. Elemental mi querido Watson.
PAUSE sakatu dut. Hay que sacar bien. Bestela El Sacamantecas dator, Y si no también. Araba aldetik etorri ohi zen segun cuenta la historia. Zurrumbon deitua ere. Historia? Istorio? No te enrolles Charles Broyer Asurmendi. XIX. mendeko serieko hiltzaile arabarra zen morroia: Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña. Egilatz, Donemiliaga, 1821eko urriaren 16a–Gasteiz, 1881eko maiatzaren 11. Kasu, kontu, psikopata guztiak ez dira iparramerikarren jitekoak. Oh dear! Non killer. No Country For Old Men filmeko bloodthirsty ere gurea dukezu, joder. Ezta hala Bardem? Javier del alma mia! Es que gurea ez da zaharrentzako herrialde bat, joder! Bai ote Xabier? Amuriza, alegia.
Eten luze bat egin dut. Ekranaren paretik urrun egon naiz hainbat orduz
Mercadonatik heldu berri naiz etxera, Polly. Artean, testua albo batera laga behar izan dot. Erosketa handia egin dut: 200,45 eurokoa. Bidean, Ursula Strongen Niña Coyote eta Chico Tornadoren kanta bat aditu dut Euskadi Irratian. EIn. Apartado musical. Qué estruendo tio. Edo tia? Edo tias? Laboa no mola. Lertxundi muy bonito. Letek dagoeneko ez gaitu bete(tzen). Ruperrek erre que erre. Su ta Gar, joder!
Dime de que adoleces y te diré quien eres. Bai, bai, bai, badakit erranairua bestelakoa zela edo dela: Dime de qué presumes y te diré de qué careces. Baina, zer nahi duzue esatea, nerabe erredimitu bat nauzue. Nerabe ez herabe. Ez naiz, Jone bezala, artean herabe erredimitua izatera iritsi ez dena. Jone adolescente florescente potentea duzue. Nerabe-adoleszentea, que adolece de algo, haren etxean haren kuadrillan haren herriko jaixetan.
Eta? ETA bada. Nobelan aipatua dela erran nahi dut. ETA? Eta? Eta zipaioak bere, alajaina. Eta? Eta guardia zibilak. Zibilak ote? Militarrak alafede. Jone & Polly. 1990ekoak izaki, 2000.ean nerabeak zenituzten. Gatxa nerabe haiek bizitakoa! Kalbarioa? Ez, kalbariorik ez! Pasioz bizitakoa: Kale borroka. Korroka eta borroka. Pelea eta melea. Au-dessus de la mêlée, bizirik betiere. Romain Rollanden bouquina legetxe. Prix Nobel de littérature Romain; 1915ean. Alegia deus ez. Bi mundu gerren osteko gurasoen ostekoak zarete, biak ala biak. Jone & Polly. Polliki heziak eta haziak!
Eiki, estatua izatearen ametsetan heziak eta haziak. Baiki, ametsak gurasoenak izaki betiere, prefosta. Claro claro claro... Ez guztiz klaru, alabaina. Txillardegi zenak ziokeenez, “geure estatua izatea lortzen badugu, agian, beharbada, euskara ez da salbatuko. Alta bada, estaturik barik ziur ezetz!”. Ez dakit bada, zer erran. Hori maratila! Hirea, Asurmendi. Ez haiz isiltzen eta. Tira, beti itaunka –eta zaunka–, bada, honatx arrapostua: nago, euskaldunok ez ote ditugun "estatuak" eta "estatuas" bereizten jakiten. Los vascos somos estatuas andantes. Eh, Polly. Eh, Jone.
Hara, Jone: nobela epistolar honi tankera ematen ari natzaion honetan, epistolak eta pistolak nahasi ditinat. Ez dun harrigarria ere. Por tanto, no te extrañes. No me extrañes, Polly. Tanto monta, monta tanto. Jone & Molly. Molly & Jone. Tanto monta Isabel como Fernando. Tanto monta cortar como desatar. E(ra)bakitzea hala nola askatzea munta dute biek. Biak ala biak, Molly. Biak ala biak, Jone.
Badakizu, Miren –Molly, Amurizari ari natzaio orain; alabari–: zuberotarren batek zurea lako nobela bat izkiriatuko balu, edota tuterar batek, konparazioenera hau ere –con un vascuence mañico– estatua ez dakit lortuko genukeen, baina nazioaren nozio on bat erdietsiko genuke. Tafallarrek abantzu erdietsi dute. Edo erdiestear daude. Edo.
Malgré Resurrecion de Azkue. Malgé tout. Malgré soi. Malgré moi. Malgré toi: erreusituko geniken una nacion una nocion una loción. Una fragancia incomparable. Donostiako Kontxako marko konpara ezinezkoa legetxe. Etxahun Iruri bardoa nola, hala izango ginateke euskaldunok Parisen. Paris la nuit! Paris Paris Paris… Parisko gaua geurea litzateke, egun arras argia kontsegitu bage ere, egun txit argia erreusitu barik ere! Euskaldunok bagara nor, alafede!
Etxahun Iruriri buruz ari naun, prefosta ostera bere. Bena bena, haren aitzinetik Pierra Topeta Etxahun Barkoxekoa izan genuen –geninan bere– . Euskaldunon arranguren arketipoa –ez dun bakarra izan, horra hor Lope de Agirre oñatiar-araioztarra. La cólera de Dios bera ere!– Zuek ere, Molly & Jone, zuen (h)istori(o)ak badu Etxahunen Barkoxekoaren jitea amiñi bat, ezta? Apur bat edo. Apur bat ez. Apur asko ditu batean. Zuen istorioak larrimina handia sorrarazi dit. Kontakizun alaia ere bada, halere. Uros naiz horregatik. Satisfos!
Agian, agian, egunen batean jaikiko dira egiazko zuberotarrak. Edota bizkaitarrak ere bai, ezta? Behin altxatzen hasita, ekialde eta mendebalde batera altxa daitezela. Denok batera alegia. Ipar eta hegoa ere bai, noski baino noskiago hori ere. Agian, agian, agian… Parisko gauak beharrean Euskadi berri baten izarrek argituko dute eskual paradisua. Oi, oi, oi… Agur Zuberoa! Ni hotz eta zu beroa, Jone. Hauxe pena! Hauxe nire penea! Hori zakila! Zein pitoa, Asurmendi jauna! Jauna?
Eskatologikoa jarri naiz. Logikoa ere bada. Kasu emazue, eme horiek. Enkaxka eta por si acaso diotsuet. Eskatologiaren definizioa: “Azken gauzak” aztertzea dukezue, dela gizabanakoaren bizitzaren amaiera, dela denboren amaiera, dela munduaren amaiera, baita Jainkoaren Erresumaren izaera ere”.
Kristautasunaren ildoan, eskatologia heriotzari buruzko sinesmenez, epaiketez, arimez eta gizateriaren azken patuaz ari zaigu. Bestelakoa duzue koprologia
–giza-eskatologiari koprologia ere esaten zaio– gorozkiak eta gorputzeko hondakinak (gorozkiak, gernua, hilekoa...) aztertzen dituen fisiologiaren atala da. Erran nahi baitut, Pleibak delako honetan caca culo pisa nola, halakoa izan liteke Pisako dorrea. Mese, porfi porfa plis, callate. Muy osado. Estas mejor callado, Asurmendi.
Zer nahi duzue erratea? Asurmendi, galdezka edo itaunka beti. Hezurmendi gezurmendi! Gurean, zuenean, Molly & Jone, denon enean, funtsean ez dago GAUR EGUNik. ETBn erran nahi dut. Gurean –gurea?– Teleberri gailendu da. Telebarroa. Teletabarra. Terriblea Teleberria. Berri Txarrak eta Su ta Gar. Beti beti beti berri txarrak, beti beti beti su-garrak. Tira, kopia bat. Una copia. Espainiakoaren copia, bai. Informazioan adituek diotenez, hobe originala kopia baino. Eta, anartean, euskaldunok jatorrizko bekatua akitu bage, petxero. Euskaldunok bekatu originalaren ordaintzaileak. Manda huevos! Y nos mandaron una caja. Bueno bueno bueno, una caja y un camión. De huevos. Euskaldunoi, alegia. Hots! Es decir.
Gurea –Agarren ez dakit, ez naiz sano ziur– gurea aspaldi galdu zen. Gabriel Aresti poeta bizkaitarrak euskara klaruan esan zuen hori. Jorge Oteizari erran zion. Gaztelaniaz noski, en vascuence claro, en claro vascuence. Pues Oteiza en euskara poco, muy poco, poquisimo. Halaxe erran zion:
Nosotros no vivimos aquí a gusto.
Nosotros no sentimos un paraiso.
Ni Dante hubiese imajinado semejante cosa.
Esto es un inmenso lodazal.
Pleibak irakurri ahala, Agarreko leihoak ikusirik, han goian, pentsu dut, “gure gauza” galdu zela sasoian. Bart entzun nion bati euskal kuzinaren gainean mintzatzen, nola arraultzak jarri behar diren sukaldearen azpian. Zuen gainean zerua, Jone. Jone & Polly. Zer pollita, Polly.
Zuen gainean zerua eta nire azpian lurra. Amen. Bizkaiko aberatsak txerriak saltzaile. Saltxitxak halan be! Euskal Herrian aberasturi franko dago. Franco franko ere bai. Badugu Neguri, to! Bada ere Zeanuri. Uri franko halan bere. Busturia ere bada. Bost uri batean ote? Bortziriak legez. Koldo Mitxelenak errana: Busturia bost uritik dator. Dakienak daki eta ez dakienak baleki. Beraz, Mitxelena mitxoleta eta Asurmendi pinpilinpauxa. Egin dezadan pausa!
Hots, hemen, zuen aingeruen arima ere, hirea Jone eta hirea Polly ere, likistuko litzateke. Likistuko ote zaizu zuri ere, Asurmendi jauna? Bai ote? Resurreccion Maria de Azkue ote zara? Ote naizen? Naz ote? Haren arima berpiztu ote zait, ene baitan berpiztu bere?
Leihoa ireki nuen
Eta emeki-emeki
Baztango lurrean
Baztan baitan
Baztan izan nintzen
Agerren nola, Baztanen bere. Pollyki Jone, Pollyki Polly hi bere. (Baztan Lyrics)
P. S. (1) P. S. horrek ez du deus ikusirik Parti Socialiste-kin, ez Partido Socialistarekin, ezta Partidu Sozialistarekin ere. Nirea digresio sorta bat izan da. Depresio sorta ere hala berean. Pozik eta alaiki erranak, halarik ere, Polliky erranak betiere. Baiki, Jone & Pollyrekin digresioan aritu naiz, baita Miren zurekin ere. Eiki, errekreazio moldeko bat egin dot. Resurreccionek lerrakeen legez, birsorkuntza moduko bat.
P. S. (2) Eta sorta horretan den-denak ez badira ere, liburuan badaude: Etxeba, Aitor, Enbra eta Irati Barrainkua ere, besteak beste. Izorratzaileak batzuk, batzuetan joder, ez betiere. No faltan las manis. Las manis las manos y las ostias por doquier. Por doquier en la plana. A planak huts egiten badu, siempre nos queda el plan B. Bizkaibus ere hortxe duzue. Bertan duzue, en la parada. En tu parada. Hartu bertzerik ez duzue. Como en la novela. Pues Pleibak es un buen plan chaval. Un buen plan chavala. Un buen rollo, plan on bat kamaradak.
P. S. (3) Kritikariren batentzat Pleibak la ostia da. A saco gustatu bide zako nobela: zako edo zaio? Zako ala zaio? Bon, beno, bueno, ni Paco deitzen naiz cuando me llaman paco-mer.
P. S. (4) Pleibak honekin lardaskan ari nintzela ukan dut berria. Jakin taldeak igorria: Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena hil da, uztailaren 1ean. JOXE AZURMENDI HIL DA.
Ez da hil-beila eta hileta ekitaldirik izango.
Jakin kideak, Jakin zaleak, zuengan guregan bizi dadin Joxe Azurmendi jauna!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: