Patxi Andion: Tarantán (XXX IV)

Patxi Andion: Tarantán (XXX IV) Begizolia | 2026-04-06 09:25

Patxi Andion: Tarantán (XXX IV)

Tarantán

(Entzungai eta Letra)

Lirio hotzen eta haize mehearen pean
Lirio eskarniatu baten gisara heldu zait zure esentzia
Iraindu egiten nau, eta oldartu
Inoiz eskainiko ez dizudan tren hori ikusarazi dit
Ez auto hori, ez hartz hori, ez ezpata hori ez danbor hori ere
Edota debekatzen dizudan pastel zati hori, edota debekatu gabe ere
Sekula ezin emanen dizudan pastel zati hori.

Ez dut sekula ere entzunen zure lantua gaua ikaratzen
Amets batek minberatua edo laztan sorta batek menperatua
Hori dela eta ematen dit min, ba al dakizu?
Izterrondoetan ausiki zorabiagarriak sentitzen ditut
Nire negar-malko-uztaietan zure ausikiak.

Haragiaren bekatua dela eta desio hutsa izan arren
Neguko fruitua eta odol-jarioa tantaka abestuz
Hiltzen ez duen aieru agortezin isila zara
Oroz gain eta batez ere j-dun eta h daraman umea zara.

Zuri buruz jakin, horren barrenean sentitu
Tan taran tan, tan taran tan
Horrela sentitua, barne-barnean
Tan taran tan, tan taran tan
Euria eta negarra entzun, zure izana aditu
Tan taran tan, tan taran tan
Tan taran tan, tan taran tan zarela aditu.

Zapore bat aditu dut, izarren zaporea
Tan taran tan, tan taran tan
Bere hatza uzten duen mina sentitzen dut
Tan taran tan, tan taran tan
Izateko zioa naiz hartara, ihesean doana
Tan taran tan, tan taran tan
Ihesean noala dantzut, tan taran tan, tan taran tan…

Balkoitik ihes egin du gauak
Tan taran tan, tan taran tan
Eta nire kantuan kexa da aditzen
Tan taran tan, tan taran tan
Ez baitizut zarena izaten uzten
Tan taran tan, tan taran tan
Tan taran tan, zu izaten uzten.

Argia urratu du
artean haizearen oihartzuna adituz
ipuin liburu baten azalak
gauari deskribatuz.


Utzi iruzkina: