Patxi Andion: Saleema (Emazte lurrina) (XXIX)
Saleema (Emazte lurrina)
(Entzungai eta letra)
Saleema argia, bete-beteko fruitu gozoa.
Neskatila anila, eztia eta jazmina.
Saleema lurrina, kurbadura leunak ahotsean.
Hare-erloju eta Eguzki-orratzen jarraitzaile, belatz-hegalari.
Ume zauritua, haurtzaroaren tintura.
Ur bizia izaki, ur edangarria.
Iragan ahala, airea jartzen du
alderantziz aliritzira.
Iragan ohi da, usain egiten du
eta usaintzen laga.
Emazteki lurrin-usaina.
Saleema Eguzkia, Lehoiaren abala tipia.
Itsasoa Sudanetik iragan zuena.
Hafánen Saleema, edeneko eskola-umeen huri egarriak
itotako tropel bat darama gibelean.
Korri egiten begiratzen dioten begiak.
Ur bizia izaki, ur edangarri.
Iragan ahala, airea jartzen du
alderantziz aliritzira.
Iragan ohi da, usain egiten du
eta usaintzen laga.
Emazteki lurrin-usaina.
Saleema Jainkosa, ez du etsiak hartzen
Mutilazio gaiztoena jasanik ere.
Deus ez da berdin, ez sentsual ez tolesgabe.
Deus ez da behinolakoa, arras basa, doilorkeria.
Zauri-bizia da, emazteki tintura.
Ur-bizia izaki, ur edangarria.
Iragan ahala, airea jartzen du
alderantziz aliritzira.
Iragan ohi da, usain egiten du
eta usaintzen laga.
Emazteki lurrin-usaina.
Iragan ahala, airea jartzen du
alderantziz aliritzira.
Iragan ohi da, usain egiten du
eta usaintzen laga.
Emazteki lurrin-usaina.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: