Patxi Andion: Nire heriotzari hogeita hamar bertso (XXXVII)
Nire heriotzari hogeita hamar bertso
(Entzungai eta Letra)
Marinela, arima itsasoa legez duzu tindatua
Ekaitzen eta behe-lainoen barruraino sartua
Txalupa erosia eta bizilekua alokatua
Azken txikota erriatu eta abiatzeko egunean
Itsasoaren esklaboa zara arrantzari hori
Ez dakizu arima lur-lehorrean hondartua uzten
Azkenerako, hondarrean, itsasoaren baitan lagako duzu arima.
Hiltzen naizenean ez dut
ez kororik ez klabelinik
ezta hatzak lazten dizkidaten
lur zaharreko lirioak.
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
ezta lirio zaharreko lurrak
Ai, ai, ai, ai, ai ai
hatzak lazten dizkidaten lirioak.
Itsasoa estutzea nahi dut
oihartzunak behaztopa daitezen
Astiro-astiro hil nahi dut
Nabigatzen hil ere.
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Astiro-astiro hil nahi dut
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Hil nahi dut nabigatzen.
Nire arima akitua eman nahi diot
Orpoetaraino urraturik dena
eman nahi diot kaio zaharrenari
bere antxetak elikatu aldera.
Uhainek bizialdi osoa
blaitzea sentitu nahi dut
oharkabean ihes egiten baitit
presarik gabeko itsas uberetatik.
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Ikusi gabe egiten baitit ihes
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
presarik gabeko itsas uberetatik.
Bertatik bertara hil nahi dut
Hil ere buruz behera
Oin-hutsik nahi dut hil
Hil ere kantu-kantari.
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
Oin-hutsik hil nahi dut
Ai, ai, ai, ai, ai, ai, ai
Kantu-kantari hil ere
Ai, ai, ai, ai, ai, ai
nahi dut hil kantu-kantari.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: