Patxi Andion: Nire haurtzaroa (XX)
Nire haurtzaroa
Din dan, din dan
nahi nuke, nahi nuke
Din dan, din dan
hurakana izan nahi nuke.
Din dan, din dan
zeruraino igo nahi nuke
Din dan, din dan
nor dagoen ikusi aldera.
Machado, Alberti, Kerouac
Bejondeizuela!
Haurtzaroa galdu zenuten
hau da, berean egon zineten berak bota arte.
Urrikaldu nazazue
nire haurtzaroak arropa usaina zuen
baita ogitarteko hutsarena, ogia zenean
urrikaldu nazazue, nik alde egin izan bainuen.
Goiz batez aldendu nintzen harengandik
deus ikusten ez zen batean.
Behe-lainoa eta neskatila bat
diru-zorrorik ez, ezta puska bat bera ere;
nire haurtzarorik aldendu nintzen.
Hamabi urte gaindituak jada
praka luzeak soinean.
Berak titi-zorro zeraman
barruak hutsarazi zizkidan;
haurtzarorik aldendu nintzen orduan.
Alde egin nuen
lehen musua eman artean, arin.
Alde egin nuen, bizkor
alde egin nuen.
Alde egin nuen
hezurrak kraska egin artean.
Hurrupada batez basoa hustuz
potxotx eta tabakoaren usainez;
alde egin nuen.
Su-garren gainean paraturik
deusetarako gogorik gabe.
Bular-hanpatu artean murgilduta
brageta zela medio pentsatuz;
alde egin nuen haurtzarorik.
Eta hara, izorratzea bada gero
zein ongi sentitu nintzen jagoitikoz.
Lehendabiziko zigarreta erre nuen
bekatuaren baitan murgildu eta;
eta haurtzarorik alde egin nuen.
Alde egin nuen
lehen musua eman artean, arin.
Hezurrak kraska egin artean, bizkor
alde egin nuen.
Alde egin nuen
hurrupada batez basoa hustuz.
Potxotx eta tabakoaren usainez;
alde egin nuen.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: