Patxi Andion: Nire aitari eskutitza (VIII)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-10-05 09:05

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1759648182954

Nire aitari eskutitza (Entzungai eta Letra

Aita, bihar euria eginen omen du
eta, agian, arrastirian atertuko; 
abortuarena luzerako doan kontua izaki
eta dibortziatu den bateon bat ezkonduko. 

Eta PSOEk dio, bateon batek erran duela,
omen, aldi honetan garaipena gurea dela
ahalak banatuko dituztela, baina
inor gutxik daki ahal izanen ote duten.

Atzo Bartzelonak irabazi zuen, Reala atzera ari da
El Real (Madrid), kostarik kosta, gora dator
gezur-mendietan aldarri ozena dela:
kirol-epaileak salgai-erosgai bide daude.

Ama berna-hezurraz aieneka duzu
berba egin nahiez gero, susto ederra emango liguke;
baita botoa nori emango dion esan izanez gero ere
gero eta zahartuago baitago, baina ongixko dago;
berna-hezurraren aienea kenduta, noski.

Gloria, ezagutuko duzuna, amak ez ordea;
gero eta gehiago maite zaitu, isilean baina;
zure solasa aditzea gustatuko zitzaiokeen
baina ikasten ari da eta nik idatzi egiten dizut.

Gainerakoan, hemen betiko kontuekin
jendea jo eta ke soldata dela eta, tematua
aurten euri gutxi egin du eta gure etxea
gai gabeturik dago, dena dagoen legetxe.

Nitaz zer esan ez dakizuna
hogeitahamabost aldera noa, biloa galtzen ari;
egiari zor, mendi magaletan akitzen naiz
lan asko eginagatik ez nago diruz eskas.

Pare bat hitz gehiago, amaitu aldera,
badakizunez, Placidinek esana, hemen garai aldaketa bizi dugu
heroiak hilik daude eta bihar euria eginen duela esan arren
Uholde Handia beharko litzateke jendea izartzeko.

Agur, agur, agur… aita, ulertu duzulakoan
nork eta zuk: distantziak laburtu beharraren jakitun
erruki dut nire burua, horren garrantzia gutxiko kontuok
kontatu beharrean izan bainauzu:
aita, bihar euria eginen omen du.


Utzi iruzkina: