Patxi Andion: Maria (Itsasertzeko Etxea) XVII

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-12-08 11:42

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1765191085921

Maria (Itsasertzeko Etxea)

(Entzungai eta Letra)

Nire ziegatik itsasoa baino ez zen ageri
baita ehun urdineko etxe zuri bat ere:
emakume bat azaldu da leihora, Maria. 
Nire ustetan zu zarenaren izena.

Egunero zabaltzen zenuen leihoa
eta “etxe hori nirea da” pentsu nuen.
Nire bikotea izanen zara Maria
egun bakoitzaren itxaropen zoroa.

Askatasuna amestu nuen
egunen batean hemendik irtetea,
egunen batean agian;
irrika hori bizirik dago
Mariaren eskutik.

Urteak joan bide zaizkigu, joan dira eta
zure ametsa hirira abiatzea da, eta nirea zu. 
Zure begiengatik ez balitz Maria
zer axola luke hiriak.

Nire begirada joan badoa, denbora doan legez
nire bilo urdindua eta anartean
leihora azaldu zara irriz, Maria. 
Zu barik ez nioke eutsiko.

Askatasuna amestu nuen
hemendik irtetea,
egunen batean agian;
irrika hori bizirik dago
Mariaren eskutik.

Gaur zoriak luze dirau, urteak antzo
imajinatu nituen une zoroen aiduru
gau honetan liberatu naute, Maria. 
Zure ondoan noakizu hegan.

Eta askatasuna amestu nuen
hemendik irtetea,
egun batean agian;
irrika hori bizirik dago
Mariaren eskutik.


Utzi iruzkina: