Patxi Andion: Maria Bihotzean (XVIII)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-12-16 10:42

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1765878627712

Maria Bihotzean (Letra)

(Entzungai eta Entzungai)

4. linea, San Bernardo
Udaldia iraungiz doala
Bi Metroak gelditu dira
Eta ni eserita, begira. 

Parez pareko trenean
Niri begira dago bera ere
Irri egin diot, berak ere niri
Ez nengoen ametsetan, jakina.

Begiak ixtera egin nuen
Alde egina ote zuen jakin-minez
Destinoaren nahikaria izaki
Leihatilan zegoen, alafede.

Izena adierazi zuen keinu batez
Ez zuen esan ez zen ezer aditu
Danbateko bat sentitu nuen haatik
Errepikatzen zen danbada.

Maria, esan zuen isilka
Maria, errepikatu nuen osorik
Maria, xaloki sinpleki
Eta ni, mirariz, onik osoki.

Jaistea eskatu nion
Lekuz kanpoko nahikeria
Burua apaldu zuen
Gaitzespenezko ukazioa.

Berriz egin zuen irri
Bizkarra eman zidan hegaka
Lurrinak margotu zituen airean
Eskuzapi nahastuen antzean.

Metroak ziztu egin eta segituan
Hasi ez zena amaitu zen
Mariak jende artean, berriz,
egin zuen bere leihatila aldera.

Ni bagoian geldirik
Burua alferrik higituz
Maria bihotzean
Bihotza eskuetan.

Maria, esan zuen isilka
Maria, errepikatu nuen osorik
Maria, xaloki sinpleki
Eta ni, mirariz, onik osoki.


Utzi iruzkina: