Patxi Andion: Malenkonia (XIX)
Malenkonia
Saltzeko bandera bakarra
baino ez zaigu geratzen,
klase-borrokatik
soldata-borrokara pasa gara.
Eta horrela, joan-etorrian
etorkizuna iraganean laga dugu.
Malenkonia hitzean lokartu zen
egun bateko “amets” amestu hura.
Malenkonia, ispiluak gara
elkarren pareko irudi bat agerikoa.
Nire ekimenen antza duten irudiak
nire bertsoen errimen antzekoak.
Lortzear izan genuen
iraultza gogorra sinple eta gordineko
soldaduak izan ginen.
Egun bateko loraldia izan zen
ezpainetan malenkonia margotu zuena.
Garai bateko malenkonia
belaunaldi bat.
Garai bateko malenkonia
belaunaldi bat.
Amorruaren eta irudimenaren ahalmenaz
umezurtz geratu ginen.
Etxera itzultzea txarragoa izan zen
gerra amaitzea baino.
Hatxisaren irribarre inozoa
geratu zitzaigun apenas.
Algaraz betetako ametsak
oroiminaren oroizkoak,
eiki, malenkonia.
Denbora badoa, baina
den-dena ez dago iraganean.
Ongi litzateke naufragioan galdu ziren
ontziaren zurak berreskuratzea.
Artean, badira ametsak izan
urteekin eta garaiekin bat datozenak.
Zentzudunak izan behar dugu
halakoxe baita bizitza,
gaztetasuna bazterrik bazter akitzen da.
Garai bateko malenkonia
belaunaldi bat.
Garai bateko malenkonia
belaunaldi bat.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: