Patxi Andion: Maisua (X)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-10-20 10:14

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1760948649563

Maisua  (Entzungai eta Letra

Arima hodei batean
eta gorputza auhenka
herriaren arazoa agerian
heldu da maisua

Apaizak ateo delakoan
eta auzapezak komunista;
tokiko kaporal-buruak
anarkista den ustetan

Hogeita hamasei hilabeteko
soldata-igoera aipatua zor diote
baina ez du uste hain txarra denik
erakustea soldata bat txuliatzen

Herriko kasinoan ez zioten
sekula eserlekurik eskaini,
politikakerietan jardun ezarren
ez eta esamesen eleduna izan ere

Herriko jatorrek ministerioari idatzi diote,
diotenez, ez dago argi maisuak nola pentsatzen duen; 
Machado delako batek idatzi zuena irakurtzen omen die haurrei
erbestera ihes aitzin ingurumari hauetan ibilitakoa

Aipaezinaz mintzo zaie
are beste kontu okerragoez
bertso-liburuak irakurtzen dizkie
eta ez ditu zigortzen

Ez da festa zale inoiz izan,
ezta ere dama postulatuen
bileretara joaten ardura
patroien emazte harroak

Edozein gerraz mintzatzean

uzkur eta herabe agertzen zaie
argi eta garbi azalduz
nor izan zen garaile eta nor galtzaile

Arrazoi horiek edo besteak direla irizpide ona garaitu zen
eta neguaren bukaeran bere postutik kendu zuten
orain jende on-jatorrek lo egiten dute lasai asko
beren seme-alabak maisu baten arriskuetatik libratu baitituzte

Arima hodei batean
eta gorputza auhenka badoa,
badoa herriaren aita
badoa maisua.


Utzi iruzkina: