Patxi Andion kantaria agertu zait supituki, ezaguna behiala ezezaguna gaur egun (I)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-08-20 09:48

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1755676259744

Patxi Andion kantaria agertu zait bidera aspalditxo honetan. Haren gaineko ideia gisako bat nuen, gazte garaikoa, ideia lausotua gaur egun. Gure gaztaroan kantari ezaguna izan zen. Euskal jatorrikoa. Azkoitiako Sautza baserrian bizi izan zen haurra zela. Ondarroan ere bai gero. Tira, azken kontu horiek berriki jakin ditut.

Urretxuarra naizen aldetik, Joxe Maria Iparragirreren hainbat kanta entzunak nizkion, bere moldera eta ahotsean. Disko bikain batean bilduak. Kantak kanta, berezko kanten artean Una dos y tres delakoa oso ezagutua eta kantatua izan zen. Agertu zaidala idatzi dut arestian, baita kanta horren bitartez agertu ere testu honetan. Hitzak euskarara ekarri baitizkiot. Kanta horren hitzak berealdikoak dira, baita berebizikoak ere.

Bere kantak apartak ote ziren? Letrak direla edota musika dela eta, diot. Ez dakit erraten. Nork bere gustua. Erranen nuke, gure belaunaldiko askok kanta horietako asko gustukoak izan genituela! Bai horixe! Eta gaur egun, bada, berriz diot, aipatu kanta horren hitzak berebizikoak izan ezik, gaurkotasun handikoak egin zaizkit. Sano esanguratsuak.

Ez dakit, halaber, bere kanta guztien hitzak bereak direnez. Una dos y tres delakoaren letra bai, hain ziur ere. Madrilgo Rastroa aipatzen duen hori, alegia. Hara, zoriari zor, bere garaian kantak zeukan izaria indartu eta handitu zait. Dena dela ere, Patxi Andionen musika-obra aintzat hartzeko modukoa delakoan nago. 

Una dos y tres kantaren letra itzuli nuen. Enbeia nuen. Eta behin hasita, bere errepertorioko bertze asko ere. Bere kanta guztiak itzuli ote ditudan? Ez dakit. Letra guztiak bereak diren, ez dakit ere. Hogei kanta inguru murduskatu ditut. Ez dut haren biografian sartu nahi, ez haren ibilbide artistikoan ez pertsonalean. Patxi Andioni buruz gehiago jakin gura duenak, bila eta xerka dezala.

Gonbidapen bat: gazte izanik, mutila edo neska –edo neska-mutila–, musikaria edota kantaria, nire berba horiek eskaintzen dizkiot abesteko. Letrak moldatu behar baditu, egin ditzala, jakina. Libre.

Besterik barik, astean behin, kanta baten hitzak paratuko ditut Begizolia-n. Euskaraz, bistan da. Saiatuko naiz kanta bera entzute aldera jartzen, jatorrizko hitzak barne. On egin!

Patxi Andion

Una dos y tres  (Letra)

Bat bi eta hiru (Entzungai)

Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru

Azoka-txiroa duzue, jaun-andreak
zatozte eta adorez ekin
Hemen gaituzue
gu gara Papa Noel
Merke saltzen dugu
ingelesen salneurrietan
Albait eta ondratuen gaituzue
sinestea gura duzuen bezain

Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru

Kontzientziak birsaltzen dira
baita larruazala erosi ere
Bisaia aldatzen dizugu
zu zeu erosi ere
Dirua nahi baduzu
baita eman ere
Jakina, lehenik zuk zeuk 
eta ostean agian geuk

Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga dezakezu

Ar zangarra nahi izatera
garaile jalgiko zara
Tratuan ari nahi baduzu
zure aldean jarriko gara
Zure piura salbatuko duzu
zure emaztearen aurrean
Eta bukaerako, ahalaz, 
sekulako ziria sartuko ere

Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga dezakezu

Dotoreziaren bila etorri bazara
merke-merke dituzu markak
Azkar konprenituz gero
jardun zaitezke marmarrean
Sutsu eta bero ari izan ezean
dirua ostuko dizugu, alafede, 
baita galtzontzilloak eta galtzerdiak
jantzi ere, zeiharrean zein binperrez

Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru

Engainatu nahi bagaituzu
egin ezazu zoro-zoroan
Zuk zure egoa salbatzen duzu
eta guk gure larruazala
Zu arras kontent zoaz
baita gu halaxe geratu ere
Afarirakoa egina dugu
zure egoaren kontura, alafede

Bat bi eta hiru 
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna nire karrikan laga dezakezu

Bat bi eta hiru 
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru
Bat bi eta hiru
Bat bi eta hiru
Nahi ez duzuna aldiriko azokarako diru


Utzi iruzkina: