Patxi Andion: Kanta zaharra (V)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-09-15 09:01

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1757920125294

Kanta zaharra  (Entzungai eta letra

Gaua ene eguzki-irritsa zelarik
inor itxaroterik ez zegoela
izan zen zerbait, baina hutsala;
zure maitasunaren sugarretan
ene bakardadea kiskali zen

Ilusiozko truko zahar baten antzo
ene harrieta idorretan
euria eta lorea izan zinen

Argiunea zabaldu zen ene baitan
eta atzoko hormak isiotu ziren
zure maite-suaren eguerdi aldean
zure ferekak eta nire fedeak
ene izerdia berotzen zuten

Zure ahoak biziarazi ninduen,
nahigabez eta zure dolorezko muxuetan
gura barik erre nintzen

Loa errealitatea izan zen unean
hastioa zutaz jabetu zen
bihotzerrea eragiten duen ardo zahar antzo
ene apirileko arratsalde batean
negar-arazi ninduzun

Erein nuena ihartu zen
adioaren kanta zaharra
amodioaren kanta zaharra


Utzi iruzkina: