Patxi Andion: Kanela-zotz (VI)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2025-09-22 09:04

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1758525392844

Kanela-zotz  (Entzungai eta Letra

Bai, so egiozu, so egiozu bai!
nola mintzo den
nola duen desiratzen
nola egiten duen irri
gogoz bete-beterik!

Airez beteta
urez beteta
begietatik jariatzen
antzigarren miraila

Kanela-zotz, kanela-zotz
ene beltzaranaren gerri-bueltan ageri
Kanela-zotz, kanela-zotz
nire beltzaranaren gerri-bueltan ageri

Bai, so egiozu, so egiozu bai!
begirada airean
irribarrea goian eta jakinen duzu
harekiko ene laketa

Haren begiradak
pena oro uxatzen dizkit
poltsikoak betetzen zaizkit
izakari onuragarriz

Kanela-zotz, kanela-zotz
ene beltzaranaren gerri-bueltan ageri
Kanela-zotz, kanela-zotz
nire beltzaranaren gerri-bueltan ageri

Nire soinean neramatzan
hainbat bertsoetatik
bakar bat dut gorderik 
haren biloetan ezkutuan

Teoria soberazkoa izaki
hitzak larregiak dira
hobe nabigatzea
ura maitatzea baino

Kanela-zotz, kanela-zotz
ene beltzaranaren gerri-bueltan ageri
Kanela-zotz, kanela-zotz
nire beltzaranaren gerri-bueltan ageri

Bai, so egiozu, so egiozu bai!
hitz bakunak irudi tuntunak
nolatan liluratzen nauzun
azaltzera doazkizunak

Kanta bakuna
kanta herrikoia
esan ahal izateko, neska 
nola maite zaitudan

Kanela-zotz, kanela-zotz
ene beltzaranaren gerri-bueltan ageri
Kanela-zotz, kanela-zotz
nire beltzaranaren gerri-bueltan ageri


Utzi iruzkina: