Patxi Andion: Jeneral-burua (XIII)
Jeneral-burua (Entzungai eta letra)
Muinoa hartzen duzun jeneral-burua
Bost arratsalde gordin eta sarraskitu ostean
Zure etxea-atarian laborari-anderea dago
Arrastirian ume antza duena
Bost seme-alaba dituen berrogeita hamar urtekoak
untxiak legetxe munduratuak
Soldadu gisakoak mundura emanak
anartean etxera bueltatu ez direnak.
Jeneral-buru horrek, hara, nola adieraziko diezu
“Bularrean medailez beteta goaz eta
fusilak hitz larriez kargatuta”
Abesten zutela eraman zituen trenean
Gerra ederra dela, bertan hil izan arren
Izan ere, itxaron aldian, hain ziur ere
Bostek maitasuna egiteko astia izan zuten;
Euren erizainekin egiteko hain justu ere.
Jeneral-jauna gerra bukatu da
Etsaigoa kolonizatuta dago
Muinoan ez dago inor honezkero
Elurra eta pinuak besterik ez,
isiltasuna eta pinaburuak
Izekitzeko egokiak, apaindurako berebizikoak
Belenak Eguberrietarako
Itsasoa, oroitzapenak eta haurrak
isildu ezin dutenerako.
Jeneral-jauna bost izarduna
Itxaron duen amak malkoak isuri ditu kaian
Ba ote zentzurik orain datorren trenak,
zentzurik ote zorizko amnesiaren gainean negar egiteak?
Abesten datozen gizonez erdi-beteta heldu da trena
Betiko atsedena hartu duten heroiez beste erdia hutsa
Eta bi minututan garaipena, porrota, jeneral-buru, etsaia eta bataila
Bost hitz besterik ez jeneral-jauna, bost hitz besterik ez.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: